ENPRESAK

FESABID17 esperientzia: harremanak sendotzen

 

FESABIDek FESABID klusterra,

eratu zuen 2015. urtearen bukaeran, hau da, informazio eta dokumentazioaren arloko enpresa eta erakunde espainiarren talde bat; enpresa horiek, FESABIDen babesean, elkarlanean aritzen dira sektorearentzat eta interes partekatuen alde.

 

Klusterrak bultzatutako lehen lanetako bat izan zen FESABID jardunaldien eta DOCUMAT azokaren (bere merkataritza-gunea) formatua hobetzea, babesleen eta erakusketarien inbertsioaren itzulera handitze aldera.

 

Emaitza: merkataritza-errendimendura bideratutako jardunaldi batzuk, zeinetan bezeroen eta hornitzaileen arteko harremanak hitzaldi-aretoetan, tailerretan, bazkarietan eta abarretan egiten baitira nagusiki; hortaz, DOCUMAT networking-a eta harremanak lantzeko gune birtual batentzat jotzen da.

 

fesabidParte hartu FESABID klusterrean

DOCUMAT: NETWORKING-GUNE BAT

Enpresen ordezkariek gainerako pertsonekin batera parte hartzeko aukera izango dute jardunaldietako eduki eta jardueretan; horrela, networkinga bultzatu eta harremanak eta aliantzak sendotuko dira.

 

Hornitzaileen eta bezeroen arteko elkargunea errazteari begira, aplikazio mugikor bat jartzen dugu bezero guztien esku, bi noranzkoko komunikazioa ahalbidetuko duena enpresen eta bezeroen artean. Aukera asko eskainiko ditu, hala nola biltzarraren informazio guztia bildu, alertak sortu, hitzorduak eskatu, eta abar.

 

Aplikazio mugikor horretan, DOCUMAT enpresek honako hauek egiteko aukera izango dute:

  • Beren enpresa eta langile delegatuak aurkeztu
  • Beren produktuak katalogoan erakutsi
  • Iragarkiak, bideoak eta beste dokumentu batzuk argitaratu
  • Biltzarrera joandakoen kidetasunak eta interesak lokalizatu
  • Ikusi zer pertsonak duten interes handiena beren produktuetan, eta haiekin harremanetan jarri

Gainera, enpresek eremu fisiko bat izango dute, DOCUMAT Networking gunea; eremu zabal bat izango da, atondoan, biltzarren aretoen parean, eta, hartan, produktuen eta zerbitzuen hornitzaileek harremanak lantzeko aukera izango dute, modu hurbilean, bezero potentzialekin eta interesa duten pertsonekin.

 

OCUMAT enpresa bakoitzari bere izena daraman mahai bat esleituko zaio. Horixe izango da bezero potentzialen eta enpresen arteko elkargunea.

 

DOCUMAT enpresek beren enpresaren edo beren zerbitzuen poster bat aurkezteko aukera izango dute osoko bilkuran; halaber, hura erakutsi ahal izango dute posterren erakusketan.

 

Edizio honetan azoka birtual baten aldeko apustua egin bada ere, enpresaren batek

nahi badu stand fisiko bat erabilgarri eduki, harremanetan jar daiteke

Jardunaldien koordinazioarekin informazio zehatzagoa lortze aldera.

 

PREZIOAK

 

 DOCUMATen parte hartzea: 1.800€ 

 

Deskontuak FESABID klusterreko kideentzat: % 65eko deskontua ere lor dezakezu!

 

Platino-kidea (% 65eko deskontua DOCUMATen): 630€

Urre-kidea (% 50eko deskontua DOCUMATen): 900€

Zilar-kidea (% 25eko deskontua DOCUMATen): 1.350€

 

fesabidEskaera DOCUMATen parte hartzeko

BABESTU ITZAZU JARDUNALDIAK

Dokumentazioaren Espainiako Jardunaldiak ikuspegi integratzaile batekin Espainian antolatzen diren bakarrak dira.  Batez beste, 500 pertsona joaten dira FESABID jardunaldietara, eta, beraz, informazioaren eta dokumentazioaren arloan espezializatutako biltzar nagusia da Espainian.

 

Jardunaldi komertzialenak, Jardunaldi errentagarrienak, Jardunaldi ludikoenak

 

FESABIDen jabetuta gaude babesleei esker finantzatzen direla Jardunaldiak. Hori dela eta, babesleak eta laguntzaileak ikusaraztea lehentasunezko gaia da Federazioarentzat. Merkataritza-guneak modu naturalean integratzen dira programa zientifikoaren barnean, eta bezero potentzialen eta hornitzaileen arteko interakzioa eta harremanak bultzatzen dira.

 

Programa zientifikoak gure sektore profesionalaren barneko zein kanpoko izen handien aldeko apustua egiten du, eta jarduerak ludikoagoak eta dibertigarriagoak bihurtzen dira, hori guztia #JEID17 esperientzia ziurtatzeko

 

 

LAGUNTZAILE EDO BABESLE ARITZEKO AUKERAK

 

 Babesle lehenetsia: 10.000€ 

 

Agerrarazi beti zure izena #JEID17 ekitaldiarekin!

Enpresaren izena FESABID izenarekin batera agertuko da FESABID17ri buruzko komunikazio guztietan.

 

Barnean biltzen du:

  • DOCUMATen parte hartzea
  • Enpresaren posterra aurkeztea posterrak aurkezteko osoko bilkuran.
  • Doako 4 izen-emate
  • Publizitate-materiala sartzea biltzarraren poltsan
  • BABESLE LEHENETSI gisa agertzea honako hauetan:

    - FESABID’17ko komunikazio guztietan
    - jardunaldien webgunean
    - jardunaldien poltsan

  • Babeslearen kartel espezifikoa DOCUMAT gunean
  • Jardunaldien karteletan eta seinaleetan agertzea
  • Eguneroko iragarkia Jardunaldien aplikazio mugikorrean
  • Afaria FESABIDeko lehendakariarekin eta hizlarietako batekin

 

 Areto-babeslea: 6.000€ 

 

Jar iezaiozu zure izena biltzar-aretoari!

Aretoen izena behin eta berriz errepikatzen da biltzar batean. Babestu areto bat eta zure enpresaren izena izango da haren izena ere: programa zientifikoan agertuko da, aretoaren sarreran eta han egiten diren jarduerei buruzko komunikazio guztietan.

 

Barnean biltzen du:

  • DOCUMATen parte hartzea
  • Enpresaren posterra aurkeztea posterrak aurkezteko osoko bilkuran.
  • Doako 2 izen-emate
  • Publizitate-materiala sartzea Jardunaldien poltsan

 

 Ardatz-babeslea:   3.500€ 

 

Bazkidetu Ardatz batean!

Jardunaldien Ardatz tematiko bakoitzak joera batzuetara hurbiltzen gaitu. Lotu zure enpresa zeuk aukeratzen duzun lerroaren gai, balio eta ondorioei. Ardatzaren babesle gisa agertuko da zure enpresa programan, baita horri buruzko komunikazio guztietan ere.

 

Barnean biltzen du:

  • %30eko deskontua DOCUMATen

  • Doako 2 izen-emate

  • Publizitate-materiala sartzea Jardunaldien poltsan

LAGUNTZAILEAK

 

 Enpresa-tailerrak: 2.000€ 

 

Asko duzu esateko!

Tailer bat egiteko, produktu bat eginarazteko edo arrakasta-proiektu bat aurkezteko aukera duzu. Tailerrak programa zientifikoan egongo dira sartuta, programaren gainerako jardueren maila berean. 30 minutu iraungo du.

 

Tailerraren gaia Jardunaldien gaiari lotuta egon daiteke, edo ez.

 

 Hizlari-babeslea 2.000€ 

 

Egizu hizlari baten aldeko apustua!

Maila handiko hizlariak izan nahi ditugu. Lagun iezaguzu programa zientifikoaren gastuak estaltzen hizlari bat babestuz. Programan agertuko zara hizlariaren enpresa babesle gisa, zure izenak hizlaria lagunduko du haren saioan zehar eta hitzaldiaren aurkezleak babesle gisa aipatuko zaitu haren hasieran.

 

Topaketa bat antolatuko dugu zuen delegatuekin eta hizlariarekin.

Ikusi  jardueren programa eta hizlarien zerrenda 

 

 Jarduera-babeslea: 1.500€ 

 

Aukeratu zeurea!

Babestu jarduera bat eta agertu babesle gisa programan. Zure irudia jarduera guztian zehar egongo da ikusgai.

Ikusi jardueren programa 

 

 

 Boluntario-babeslea::  600€ 

 

Boluntarioak ikusteko moduan egoten dira beti!

Babestu boluntario bat eta zure enpresaren logotipoa eramango du kamisetan.

 

 

 Zorroan sartzea:  300€ 

 

Denok atsegin ditugu detaileak!

Biltzarraren poltsa da bertaratutakoek jasoko duten lehen gauza. Izan zeu haien lehen inpresioa.

 

 

fesabid#JEID17 babesteko eskaera