Programa social

 

FESABID'17 OFF

PAMPLONA-IRUÑA

 

 

24 Asteazkena
19:30. Elkargunea: Udaletxe plaza

TABERNAZ TABERNA ALDE ZAHARRETIK

 “Pintxo-pote” bidea Iruñeko Alde Zaharrean barna

Hiru bide: San Nikolas, Estafeta eta Nabarreria, eta azkeneko helmuga bat. Café iruña Gazteluko Plazan

flechaParte hartu nahi dut

 

 
25 Osteguna
21:00h. El Zentral

BILTZARRAREN KOKTEL-AFARIA

Café Zentralen "Giza gozamen gehienak asetzeko hornikuntza-merkatuan". 

Afaria eta musika gauerdira arte

 

flechaParte hartu nahi dut (egin erreserba maiatzaren 16a baino lehen!)

 

 
26 Ostirala
19:30 Elkargunea: Udaletxe plaza

BISITA GIDATUAK IRUÑEAN BARNA

Pamplona, ciudad amurallada

Alde Zaharrean egiten den ibilbide historiko-artistikoa da, Iruña baskoiko jatorritik hasi, Pompaelo erromatarretik pasa, eta batez ere Erdi Aroko hiru burguen garaia jorratuz. Bisitaren helburua, hain zuzen, antzinako hiru hiri haiek bisitatzea da, haien monumentu nagusiak azalduz. Halere, kontuan hartuko dira, baita ere, beste garai historiko garrantzitsu batzuk, hala nola XVIII. mendea (jauregi barrokoak eta hiri-hobekuntzak), baita XIX. mendeak zenbait eraikin modernistetan utzitako arrastoa ere (adibidez, La Agrícola eta Café Iruña).

Ibilbidea: Udaletxeko plaza - Santo Domingo aldapa - Portalapeko belena - San Zernin eliza - Kontuen ganbera - San Frantzisko plaza - Kontseiluko plaza - San Nikolas parrokia - Gazteluko plaza - Katedralaren fatxada - Zaldi Zuria.

Ibilbide hori programatuta dago ordubete eta 30/35 minutu irauteko; Udaletxeko atea izanen da elkargunea.

 
 
19:15. Elkargunea: Katedraleko plaza

BISITA GIDATUA KATEDRALERA, "OCCIDENS” ERAKUSKETARA ETA LIBURUTEGIRA

Mikel Zuza historialari, idazle eta liburuzainaren eskutik

Iruñeko Katedrala XV. mendeko katedral gotiko bat da, Nafarroako errege-erreginen, Karlos III.aren eta Leonor Trastamarakoaren mezenasgoari esker egina. Nafarroako multzo monumental gotiko garrantzitsuena da; hango klaustroa esanguratsuenetako bat da, bere estiloan, Europako mailan, eta, gainera, bizimodu komunitarioaren aretoak gorde izan ditu, zeinak beste katedral batzuetan eraitsi egin baitziren Errenazimentuan.

Informazio gehiago: http://www.catedraldepamplona.com/

 

Occidens ez da artelanen erakusketa huts bat. Bereziki, gogoetarako esparru bat da. Mendebala, X., XI. eta XII. mendeetatik ezagutu dugun eran, bukatzear da. Zibilizazio berri bat sortzen ari da. Zibilizazio hori mundu osoko kultura guztiak batzearen fruitua da, eta, horretan, Mendebala funtsezko lan bat egiten ari da: bere arkitektura, bere musika, bere merkatu-ekonomia, bere antolakuntza demokratikoa, arrazionaltasun kritikoa, pertsonaren gaineko kontzeptua... izaera unibertsal hartzen ari dira. Balio horietatik, zeintzuk dira bildu eta zibilizazio global berriari transmititzea merezi dutenak? Horra erakusketa horrek sorrarazi nahi duen gogoeta eta eztabaida

Informazio gehiago: http://www.expo-occidens.es/

 

flechaParte hartu nahi dut

 
 
19:30. Elkargunea: Jarauta Kalean

"POTEPINTXO” OSTIRALA JARAUTA KALEAN

Egile-pintxoak Iruñeko karrikarik “jatorrenean”

flechaParte hartu nahi dut

 

 

 
27 Larunbata
10:30 Irteera Baluartetik (Iruñera 13:30ean itzuliko gara)

BISITA GIDATUA JORGE OTEIZA MUSEO FUNDAZIORA

Altzuzara autobusez

Bisita gidatua ospe handiko eskultore eta artistaren (Orio, 1908 - Donostia, 2003) bilduma pertsonala ezagutzeko; izan ere, eskultore garrantzitsuenetakoa izan da XX. mendeko artearen bilakaeran. 

https://www.youtube.com/watch?v=9RZNXeoq3PM

flechaParte hartu nahi dut

 

 

Eta gainera, egunero...

 

"ZAPORE MAPA"

 

Deskargatu gure hautaketa pertsonalena: lekurik onenak jateko, afaltzeko, mokaduren bat jateko...

 

social